sábado, 25 de febrero de 2012

Atez Atekoa hirietan

"Hirian zaborra atez ate biltzea ezinezkoa dela esan izan dute zenbaitzuk. Baina Kataluniako ekimenek hankaz gora jarri dute uste hori. Biztanle dentsitate handiko herri batzuetan emaitza bikainak izan ditu sistema horrek. Bartzelonako Canet de Mar herrian 12.429 lagun bizi dira 5,5 kilometro koadrotan eta zaborra –organikoa ere bai– atez ate biltzen da bertako etxebizitza guztietan. Biztanle dentsitate handiko herria da Canet de Mar, 2.400 bizt/km2 ditu; hau da, Donostialdekoa bikoiztu egiten du. Zifra hori esanguratsua da, zaborren inguruan Gipuzkoan azken urteetan sortu den eztabaidan uste oker bat agerian uzten baitu."

Urko Apaolazaren hausnarketa gehiago: http://www.argia.com/argia-astekaria/2157/atez-ateko-zabor-bilketa

No hay comentarios:

Publicar un comentario